2010-Xabier Lete hil da

Ez da sekula hilko, baina…

… Xabier hil zaigu.

Ostiralean ingresatu zuten ospitalean, Euskararen Nazioarteko Egunean, eta bere osasunak okerrera egin zuen, heriotza iritsi zitzaion arte.  Aspalditik zebilen pattal, baina, oraingo honetan, gaitzak irabazi dio.

Abenduak euskara omendu nahi du, baina laino beltzez inguratzeko ohitura harten ari da. Orain bi urte joan zitzaigun Mikel, abenduaren 1ean hura, eta Mikel Laboaren heriotza kolpe gogorra izan zen Xabierrentzat, lagun minek alde egiten ari baitzitzaizkion.

Xabier Lete Bergaretxe Oiartzunen jaioa zen 1944ko apirilaren 5ean eta euskal idazle, poeta eta kantaria izan da.

Gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen: 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, abian jarri zuen Ez Dok Amairu taldea. 1972an, Ez Dok Amairu taldea desegin zen; Letek, ordurako emazte zuen Lourdes Iriondorekin batera, kantagintzan jarraitu zuen.

1968an argitaratu zuen Letek lehen poemategia eta 2009ko urriaren 27an bere azken Egunsentiaren esku izoztuak poesia-liburuagatik Euskadi Literatura Saria eman zioten.

2005ean, kolpe latza jasan zuen: bere emaztea zen Lourdes Iriondo hil zitzaion.

2010ean, ohorezko euskaltzain izendatu zuten. Urte berean hil zaigu, abenduaren 4an.

Hamaika aldiz egin dugu negar haren ahotsarekin, heriotzaren eztenak barruak zulatu dizkigulako… Xalbadorren heriotzari abestu ziona abestu dugu behin eta berriro gure senideak, lagunak… joan zaizkigunean. Ez dakigu non dagoen Urepeleko artzaina…

Izarren hautsa egun batean bilakatuko da bizigai… atseden hartu behar! Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak!

Euskara, euskara, habil mundu guzira!

Habanerarekin egingo dizut agurra, Xabier.

Jaio ginen, bizi gera,
ez dugu ezer eskatzen,
itsasontzia astiro,
kaiatik ari da urruntzen.
Antillak zintzilik daude
argazkien paretetan
karta bat idatziko dut
norbaitek erantzun dezan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s