2010-San Joan bezpera

San Joan bezpera betidanik izan dugu gau majikoa.

Haurrak ginenean, suak esanahi berezia hartzen zuen, gaua ere desberdina baitzen, beldur punttua suari… Mendira begiratu eta, edonon, aparteko edozein baserritan, suaren dizdira ikus zitekeen. Hemen, ziudadean, sua antolatuagoa zegoen. Auzo gehienetan joaten ziren gaztetxoek etxez etxe egur eske eta pila handiena nork biltzen zuen norgehiagoka ibiltzen ziren. Zenbaitetan beste auzokoren batek sua ematen zion bezperaren bezperan eta nuestrogozoenunpozo geratzen ginen! Berehalakoan egin behar izaten zen egurtearen ordezkatze lana eta… auzokideen itxaropenei erantzun.

Haurtzaroa urruti, gaztarora pasa eta… ez dakit sua zen majiaren dizdira pizten zuena. Udako gau eroa zen, parranda bikaina, erosoa… Ikasleen atseden hasi berria, eguraldi ona… Majikoa.

Eta orain distantzia batekin ikusten dugu dena. Gauak majia izaten jarraitzen du, baina bihar lanera goaz eta horrek aterrizatzen laguntzen du. Festa giroa ikusten dugu, poteren bat eroriko da… baina bihar lanera, e? Hala ere, ezin festa ahaztu. Burrunbazalek gogoratu digu puntual-puntual eta sorginak laster hasiko dira dantzan. Aurreko asteko negutxoa ahaztu eta udari ekingo diogu, gustu txar guztiak sutan erreko ditugu eta… San Joan San Joan badoa…

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s