2010-Bárdulos: V. kontzentrazioa Ordizian



Asturiasen larri dabiltza. Euriteak pikardia
handiak egin ditu eta ura lepo dago. Desesperazioaren desesperazioaz,
kaminoak zulatzen ari dira, urak nondik uxatuko. Bizkaia eta Gipuzkoa ere larri dabiltza…

Nik ez dakit Lazaro efektua
benetakoa izan daitekeen, ezta Lazaro bera altxatu zen ere…

Egiaztatu
dezakedana Freddy
Mercury
jauna Ordiziako plazan izan zela aurreko larunbatean da. Ya
lo kreo! Kon mis ojitos ikusi nuen eta, nik bezalaxe, jende andana
izugarriak.

Ostiralean hasi zen, jada, motozaleen festa. Relevo de Plata (Rock/Blues)
zioen kartelak eta valentziar hauek listoia oso altu utzi zuten. Ez
zitzaien jende asko hurbildu eta urterokoak egon ginen han. Karteletan
programa garbi asko zetorren, baina ordiziarrok ez gaude horrelako
oparitan ohituta eta gehiengoak ez zuen altxor honetan erreparatu.
Biharamonean izan ziren Aiiiiiii! Ez
nintzen akordatu! Ondo egon al zen? Hau amorrazioa
eta
horrelakoak!

Euria…

Esan beharrean nago, Bardulos izena
erabiltzen bada ere, kartela euskaraz zegoela, e? Eskertzen da
ahalegina!

Nik ez nuen larunbateko eguna ikusteko aukerarik
izan. Errioxarako bidaia batean nengoen apuntatuta eta, ostiraleko
parrandatxoaren ondoren, goizeko 08:00etan, betazalak erantsita, abitu
nintzen bakarra izango nintzelakoan nengoen. Bai zera! Ostiralean
jasotzen geratu zirenak larunbatean enparantzan ari ziren, jatafuego,
argitu berri zen eguna antolatzen! Hau lotsa!

Motojokoak,
Akrobataren ikuskizuna, Stuntman Benito Ros
(Munduko txapelduna bizikleta akrobatikoan)… Zertarako egin ote dugu
bidegorria Ordizian horrela ibiltzerik badago? 4 mutil guapo ere ikusi
genituen, praka zuriak eta Barduloen kamiseta soinean, firi-firi
girotzen…

Euria…

Afaria eta gero etorri zen
platofuertea: Dios salve a la reina.
Hortxe altxatu zen Freddi bere lurrazpiko zulotik (ez dakit lurrazpian
dagoen, baina beno!). Argentinatik Ukraniarako bidean, argentinar hauek
Ordiziako plazan geratu ziren. Freddi berpiztu zen eta bere barnean zuen
erregina agertu zitzaigun, koroa eta guzti. Ez zuten ezer ahaztu, ezta
Erreala hurrengo egunean igoko zela lehen mailara ere. Dios salve a la
reina!

Eta dohain izan genuen Ordiziako plazan!

Eta
euria. Eta pikardia..
.

Bandoleroak hantxe ziren, doinuak
azken muturreraino dastatuz. Korpusean Supertramp entzun bagenuen,
berehala izango dugu Queen berriro!

Oraingo honetan ez diogu Burrunbazaleri eman behar eskerrak, Barduloen V. kontzentrazioa antolatu duten
gazte horiei baizik. Beldur naiz zer gertatuko den ondoren… Zerutik
erori zen gauza bakarra euri zaparrada galanta haiek izan ziren. Freddi
etorri zen, baina joan ere egin zen. Euria… Nondik ateratzen ote da
hori guztia finantzatzeko behar den altxorra? Gazte ausart horiek badute
meritua! Ordiziako udalaren irudia ikusi dut patrozinatzaileen
artean… Mutiloako udala baino zertxobait handixeagoa da, bikoitza izan
daiteke… Zenbat kostatzen ote dira Ordizian antolatzen diren azoka
ezberdinak, ehun bat ikasle enpleatuz eta atodotrapoko luntxak eskainiz?
Zenbat kostatzen ote dira festatan ekartzen ditugun musika taldeak,
neska jamonak eta guzti?… Hori bezainbat jarriko dugu proiektu
honetan, ezta? Boluntariadoren azoka egin da orain ez asko… Hemen
boluntariadoaren primerako eredua ikusi dugu, partizipazioa,
ekintzailetza… Gazte hauek egin duten ahalegina ez nuke alferrik
galtzerik nahi; antolatzeko gaitasuna erakutsi dute sobran; Ordizian
sekula ezagutu
ez duguna jarri dute denon bixtan. Andres
Urdanetak ikusi ditu motozaleen zilimoniak eta Ordiziako plazaren
zutabeek eutsi diote The Queenen dezibelioei. Eutsiko diogu Barduloen
VI. kontzentrazio bati, ez?

Ordiziako udalari egingo diogu
eskaera:

  • Barduloen kontzentrazioa antolatzen ibili
    diren lana eskertu eta hurrengo urteetakoak laguntzea (Mutiloakoa udalak
    baino gehiago, e?).
  • Gazteentzako kirola bultzatu den bezala,
    kultura aukerak ere sustatzea, musikan dabiltzenei lokalak eskuratzea.
  • Wifi
    zerbitzua herrian hedatzea.
  • Errealak irabaztea (Ez dakit Ordiziako
    Udalaren esku egon daitekeen hau).
  • Caja Laboralek irabaztea (Ez dakit Ordiziako
    Udalaren esku egon daitekeen hau).

Burrunbazalek horixe nahi du eta hurrengo errepetorioan, The Queen entzuten dugunean, horixe izango da eskatuko
duguna!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s