2010-San Sebastian eguna

Ez dakigu zein urtean jaio zen Donostiako Danborrada.  

Zenbaitek idatzi du emakumeek egin zutela lehena, 1836an. Donostiako iturrietako baten aurrean omen zeuden, bere txandaren zain, eta ura hartzeko zuten burdinazko ontziak jotzeari eman omen zioten.

Agian, ez dago egiarik afirmazio horretan eta Iñauterietako konpartsa bat besterik ez zen izan…. Horrelakoak badira. 1818an, Kaldereroen konpartsa eta izan zen eta, 1836an, berriz, karlistaldi garaian, danborrada. Hortik aurrera ematen du hartu zela patroi santuaren omenez jai egiteko ohitura, goizean kalez kale ibiltzen zirelarik Santesteban maixuaren zortzikoa lagun.

Hasieran, barriken oihua soilik; gero, danborraren soinu ozena erantsiko zitzaion.

Hasieran, partehartzaileak nahi zuten jantzia eramango zuten soinean; gero, ordea, uniformea.

Urtero irtengo ziren goizeko 03:30ean, La Fraternal elkarteko egoitzatik, Sheshenarena geratu gabe jo eta jo, 1860ra arte, Sarriegi maisuak ez baitzuen Donostiako Martxa idatzi. Nekatu gabe ibiliko ziren 08:00ak arte eta Iñigo eta Narrika kaleen arteko kantoian geratzen ziren, sokamuturraren zain.

Danborradak Iñauterietako astearte arte izango ziren eta Sardinaren Ehorzketarekin amaituko ziren jaiei ematen zien hasiera.

La Fraternal elkarteari Unión Artesanak hartu zion ordea. Goizeko 05:00etan hasiko zen desfilea bere hiru zaldunak aurrean zituelarik. Danborreroak 1800eko milizinoen gisara jantzita joan ohi ziren eta, danbor eta barrikak astintzen zituzten musika taldearen martxa doinuak jarraituz.

Gero, Euskal Bilera etorri zen eta, geroxeago, danborradak ugaritzen joan ziren Donostiako auzoetan.

Urtarrilaren 19tik 20rako gauean, 00:00etan ez da giro Donostian! Gaztelubideko danborradak bandera altxatzen du, antzinako kontzejuan, Udal Liburutegia dagoen gaurko Konstituzio Enparantzan. 24 ordu segidan hiria danbor eta barriken burrunba artean izango da eta auzo guztietan entzungo dira Sarriegiren doinuak. 24:00etan, Unión Artesanak eraitsiko du bandera eta amaitutzat emango du jaia.

  • 1957an, 10 danborrada irten ziren.
  • 1967an, 54.
  • 2002an, 85…

Eta hantxe izango da gure Burrunbazale! Gaur gaueko 00:00etan Peñaflorida eskolako ikasle ohiekin izango dira eta bihar, berriz, Groseko Zurriola ikastolan arratsaldeko 18:30ean. Iruñeako txaranga baten errefortzua ere izango dute biharkoan.

 

Hantxe izan ziren txarangeroak larunbatean, Donostian entsaiatzen… erabateko bizimodu kosmopolitan nonbait! Ekialdeko jatetxe batera joan ziren eta guain eta zerdoagridultze dastatu zuten! Txina aldera egin beharko dugu “gira”ren bat, e?

Hementxe duzu firi-firi zerrenda:

  • Donostiako Martxa
  • Diana
  • Tatiago-Las Olas
  • Iriyarena
  • Polka
  • Retreta
  • Hau dek hau (Gros)
  • Gau iblitaria-Txis pun
  • Atso-zaldieriaren konpartsa
  • Oilar-zaldieriaren konportsa
  • Ataque de herriko semes (Amara)
  • Txuri-Urdin (Amara)

Batzuk urrutitik sentituko dugu Burrunbazaleen soinua… Ordizian lanean geratuko garenok, alegia! Irrikitzen gaude zuek zuzenean entzuteko, baina… “endiferido” beharko!

Ondo pasa, maxpasa!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s