2008-Aupa, Petas!


Miguel Angel Azkarate, Petas, 48 urteko musikari tolosarra dugu eta Iraunkorrak eta Nekaezinak txarangetako kide. 

Uda iluna izan zen Miguel Angelentzako, uztailaren 16an buruko infarto batek jo eta 19 egunez UCIn sartu baitzuten. 4 hilabete eman zituen Donostiako Ospitalean eta, azkenik, Arrasateko Aita Mennira trasladatu zuten, berehala aurrerapen nabarmena atzeman zitzaiolarik.

Baina Miguel Angelek beharko lukeen tratamenduak 3 eta 6 hilabete eskatzen ditu eta kostua jasan ezina litzateke bere sendiarentzat, hileko 8.000 euro inguru behar baitira.

Egoera honen aurrean, Petasen familia eta lagunek plataforma bat osatu zuten, diru mordoxka biltzeko era ezberdinak baloratuz. Petasen bi afizio handiak musika eta kirola ziren eta hementxe izan ziren Juanma Lillo, Real Sociedadeko entrenatzailea, Eñaut Zubikarai atezaina eta Petasen hiloba, Peli umorista, Iñaki Arratibel medikua eta txaranga, musikari, soziedade eta asoziazio ezberdinetako ordezkariak.

Antolaketa horren ondorio izan da gaurkoa. Ostartea izan dugu goizeko poteoan eta euriek atseden hartu dute Tolosan, txaranga ezberdinen soinuak Tolosako alde zaharreko kaleetan lasai-lasai entzun ditugularik. Bazkaria Tingladon izan da eta garai horretan hasi dira zaparradak, baina bost axola! aterpean geunden-eta. Txaranga, dultzainero, txistulari, trikitilari eta nafar jotikak desafio egin diote eguraldiari (aterpean, klaro!) eta 700 pertsonetik gora urratu dituzte eztarriak bertan. Divinus Catering-en laguntza izan da otorduaren antolaketarako (300 otordu bere kontura izan dira!): menestra, txekor karrilerak, brazogitano, kafe, kopa eta Homenaje ardoa 25 eurotan.

Izango dira ekintza gehiago: futbol partida bat Berazubin, Leidorren umore saioa, saski baten zozketa… Enpresa ezberdinen laguntza ere izan da eta bi kontu ireki dira norbanakoen laguntzak jaso ahal izateko:

  • Caja Laboral-Euskadiko Kutxa: 3035 0156 81 1560018555
  • Kutxa: 2101 0081 12 0012254405
Aupa, Petas! Burrunbazale Txaranga ere zurekin dago! Hementxe duzue Koskola Txaranga bazkariaren bukaeran.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s