2008-Ordiziako festak: txupinazoa


Aurreko larunbatean hasi ziren haurren festak Ordizian.
Bero galanta egin zuen eta betiko komitiba firi-firi joan zen bat bestearen atzean: txistulariak, erraldoiak, trikitilariak eta Burrunbazale Txaranga. Atzean, festaren gose zen konta ezininezko ordiziar pila saltoka geratu gabe.
Errekorra egin zuen Burrunbazalek larunbatean, bide guztian zehar ez baitzuen trago bat ere edateko aukerarik izan. Geldiunetan, pieza bukatzen ari zen bitartean, taberna jendez betetzen zen eta tabernariek ez zuten begirune berezirik izan, txarangari berehala edariak ateratzen. Likido desiratua eskuratu baino lehen, komitibak aurrera egiten zuen eta Burrunbazale "de sekano" berriro ere! Txarangako kideren bat libratu egin beharko du horrelako lanetarako, ez baita broma sekulako bero zaharra denean, firi-firi lehor-lehor aritzea!

Gaurkoan ez du Burrunbazalek txupinazoa jo, Lagunak txarangak baizik. Lainoak ditugu zeruan eta ez du larunbateko infernu hura ematen. Ea txaranga honek guk baino zorte hobea duen! Suziria gure Jon Urteagak bota du Barrenan.

Bai. Barrenan izan da txupinazoa eta, harrigarria bada ere, momentu horretan udaletxeko grua lanean zebilen. Badakigu obrak luze joko duela, baina antolaketa kontua da udaletxea festatan kuxidade horretan mantentzea, itsusi, arriskutsu, erosotasunik gabe… Izango da arrazoiren bat…

Burrunbazale Txaranga
Idoiaga Plazan izango dugu berehala, El Albero zezenzaleen peñak antolatutako bigantxak eta koadrilen arteko IV. bigatxa futbol txapelketa alaitzen.

Aupa, Burrunbazale! Ondo pasa festak!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s