2007-Burrunbazale Wikipedian


Badira hilabete batzuk Wikipedian Burrunbazale Txarangaren berri eman genuenetik.

Sarrerarekin bueltaka ibili ondoren, badirudi hau geratuko dela bertan.

Ziurrenik pobre samar ikusiko duzue… Gainera, ez dut Txaranga izena mantentzea lortu eta "fanfarre" geratu da "finalista". Buaf!

Informazioa guztiz moztu eta aldatu egiten zutela obserbatu ondoren, saiatu nintzen terminologia arazo hori konpontzen:


  • Badakit batzuentzako "txaranga" edo "fanfarre" jartzea gauza bera
    dela… Nafarroa aldean "fanfarre" hitzak ospe gehiago du, baina
    Gipuzkoan "txaranga" da erabiliena. Ez dakit gauza bera den, horretaz
    diskutitzen aritu gara eta ez dugu ezer garbirik atera… Hala ere,
    gure ustez Burrunbazale "
    txaranga" bat da!

Baina, alferrik! Hau da josugonik esan didana:

  • Fanfarre jarri dugu hiztegian "fanfarre" agertzen delako, eta ez "txaranga" (ikusi hemen).
    Nahiz eta zuek "txaranga" deitu, entziklopediak Euskal Herri osoari
    begiratu behar dio eta Euskaltzaindiak hobetsitako hiztegia erabili.
    hori da arrazoi guztia.
  • Hala ere, Burrunbazale edo Ordiziako edozein gairi buruz artikuluak idatzi eta osatzeko gonbitea egiten dizut. Adibidez Andres Urdanetari
    buruzko artikula begiratu bat emateko (zuk idatzi omen duzulako) edo
    Merkatuari buruz, Jauregiak, Historia… (beti ere copyright gabea,
    noski). Ondo segi eta jarraitu burrunban! —josugoni (erantzun hemen) 11:22, 18 Martxoa 2007 (UTC)

Zera erantzun nion nik:

  • TXARANGA edo FANFARRE edo FANFARE

  • Kaixo, Josugoni. Ez dakit toki egokian ari natzaizun idazten… Beno, saiatuko naiz.
  • Konprobatu dut "Txaranga" hitza Euskaltzaindiak ez duela aipatzen… Baita ere, ikusi dut beste hiztegi batzuetan azaltzen dela:
  • Elhuyar 3000 Hiztegia Entziklopedia Laburra Harluxet hiztegi entziklopedikoa Euskalterm
    [XX mendeko corpusa] (37 testutan aipatzen da, gutxienez) [Wikipedia]n,
    bertan ere aipatzen da. (Hau tranpa da, aipatzen den tokia "Burrunbazale Txarangaren gunea" baita!) Ereduzko Prosa Gaur (Zenbateko maiztasunez agertzen den begiratu dut eta … Morris hiztegia Sinonimoen hiztegia: Adorez UZEI

  • Egia esanez, aitortu behar dut beste hiztegi batzuetan ez dela
    azaltzen: Euskaltzaindiaz gain, Habe… Hutsunea Matrix-en! Zenbat eta
    gehiago begiratu, fanfare frantsesetik datorrela eta txaranga, berriz,
    gaztelerako charanga hitzetik ikusi dugu. Eukaltzaindiari proposatu
    beharko zaio hiztegiaren beste anpliazio bat…
  • Hala ere, zuek horrela uste baduzue, ni berria naiz lan hauetan eta… AMEN. Zuek dakizue nik baino hobeto hemengo araudia.

Josugoniren erantzuna:

  • Berez, Wikipedian Euskaltzaindiaren hiztegia eta arauak erabiltzen
    ditugu. Horregatik aldatu nuen "txaranga" hitza "fanfarre" hitzagatik.
    Badirudi Eusklatzaindiak "fanfarre" hobestu duela (eta "txaranga"
    gaitzetsi) nazioartean gehiago erabiltzen delako. Ulertzen dut zuek
    beti
    Burrunbazale
    txaranga deitu badiozue, zaila egingo zaizuela "fanfarre" idatzita
    ikustea. Baina kontua da, izen berezia "Buruunbazale txaranga" izatea
    guztiz zilegi dela, zuek erabaki duzuelako. Nahi izanez gero,
    "Burrunbazale kalemusikataldea" izan zitekeen, nahiz ez den hitza
    existitzen. Hala ere, artikuluan esplikatzean, hau da, "Burrunbazale"
    zer den esatean, onartutako hitz bakarra erabili behar da
    (litzateke…).

Hau guztia idatzi dut hemen Wikipedian txaranga izatea ez duzuela lortzen esateko, fanfarre bat zaretela!!!!!

Aupa Burrunbazale fanfarrea!

Txaranga ezin hobea!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s