2018-Ordizia elkartuz

Idatzi gabe egon gara aspaldi honetan…, baina bizirik gaude!

Ostiral honetan, urriaren 19an, 20:00etan, plaza Nagusian ORDIZIA ELKARTUZ ikuskizuna eskaintzeko asmoa gauzatzen joan da eta guk ere hartu dugu parte proiektuan. Dantza, bertso eta musika batu dira eszenatokian eta plaza lepo bete duen jendetza izan da ekimenak izan duen arrakastaren adibide.

Herriko kultura aberastasuna balioan jarri eta ezagutarazi nahi omen zen, kultur eragileen arteko sinergia berriak sortu eta etorkizunera begirako herriko kultur baliabide eta eskaintza lantzea izan omen dira helburu nagusiak eta Burrunbazalek ez dio muzin egin ideia horri.

... Baina ez bakarrak, guztien gainetik ‘elkartasunaren’ ideia azpimarratu dute. Ezberdinen artean errespetatzea, aukerak ematea, enpatizatzea, ulertzea… Borondate eta gogoarekin, ‘elkarrekin ametsak egi bihurtzea posible dela transmititzea eta emanaldi hau izan dadila adibide, ELKARTUZ gero, ametsak egi bihurtu daitezkeela frogatzeko’… – Ba… horixe bera!

Hauek izan dira parte hartu duten taldeak: Belaño, Ordiziarock, Ordiziako Txistulariak, Barikuan, Larrunarri, Umore Ona, Oroith eta Santa Ana abesbatzak, Urrup Antzerki Taldea, Goierriko Bertso Eskola, Ordiziako Musika Eskola Big Band, Laguntasuna Errondaila, Ortzadar Argazki Taldea, Beti Argi Banda, Burrunbazale Txaranga, Azen Erraldoiak, Ritmo de Luna, Starblues eta Amets Bide Kultur Elkartea.

Advertisements

2017-XI. Burrunbazale Eguna

… Y el tiempo pasa…

… nos vamos haciendo viejos…

Burrunbazaleren ibilera hasita zegoen aurrez, baina 2007an gauzatu zen elkartea eta, horren aitzakian, jaio zen blog hau. Urtero-urtero gogoratu dugu hemen egun hura:

Urtemugak egitekoan, katramila txiki bat izan genuen, klaro… Aurreko artikuluetan 2 urte eta 3 urte kontatzerakoan, bloga hasi zen egunaren urtemugak kontatu genituen eta 2007an bloga jaio zenean, Burrunbazale dekunpleaños zegoen, jada!

Tira! Kontatzen ari gara, behintzat, eta hori ez da gutxi! Kontatzen eta kantatzen, klaro!

Eta kalean ere ospatu genuen eta hori da hemendik aurrera kontatuko duguna! Egun bat aukeratu genuen urtemuga ospatzeko, gehienok ahal genuen data bat, urte bukaeran, herrian ezsietaeznoko festa bat, gure arteko konpromisorik gabeko ondo pasatze bat… Hementxe dituzue gure ospakizunak:

Blog berria egin genuen eta txoko hau abandonatu, baina elvildinerok bere tranpa jarri zigun eta, derrepentean, ahotsik gabe utzi gintuen.  Badaezpada ere, beste baterako, habrákeserprekabidos eta biak mantendu beharko ditugu!

Gogoratu 2006an jaio ginela! Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik…

Aupa Burrunbazale!

2014-Ordiziako Festak

Goierriko Hitzan jaso dugu kronika:

Eguerdiko hamabiekin batera, puntu puntuan bota dute jaien hasiera ofiziala iragarri duen txupinazoa. Amets Bide dantza taldeko ordezkariak, Estanda Ordizia areto futbol taldeko neskak eta Julian Gonzalez fisika aplikatuan katedraduna arduratu dira Igor Eguren alkatearen laguntzaz suziriari su emateaz.

pnga_erakutsi

Gazte zein heldu, herritar ugari elkartu da udaletxeko balkoipean. Lehen suziria lehertzearekin Ordiziarrak gera abesteari ekin diote; Burrunbazale txarangak arduratu da festa giroa jartzeaz. Gaurtik hasi eta igandera bitarte dozenaka kultur eta kirol ekintza izango dituzte ordiziarrek jaiez gozatzeko.

EGITARAUA

Gaur, osteguna

  • 17:30. El Albero zezenzaleen peñak antolatuta, bigantxak eta kuadrilen arteko X. Bigantxa-Futbol Txapelketa – Johan Usabiaga VI. Memoriala.
  • 18:30. Buruhandi eta erraldoiak txistulariek, trikitilariek eta Burrunbazale Txarangak lagunduta Alde Zaharrean eta  Urdaneta kalean.
  • 21:30. Danborradaren irteera Bustuntzatik. Danborradari amaiera emateko Gurrutxaga maisuaren Ordiziako Martxa joko dute Plaza Nagusian.
  • 00:00. Rockalean taldearen animazioa, herriko kaleetan zehar.

Aupa, Burrunbazaleeeeeeeeeeeeee!

2014-Ordiziako Festak-Haurrak

 

14513937758_8401d01aab_z 14514007389_9507947598_z

14677635646_600f040d80_z 14677697316_25cc09eaca_z(1)

Ez da giro Ordizian!

Suziriak eztanda egin baino lehen, bazen jendea Urdaneta kalean! Umeak larri, buruhandien beldur, zalaparta batean egin zuten kale berriaren estreinua!

Udaletxe aurrean, kolore bilduma saltoka, globoa nork harrapatuko…

Burrunbazalek dotore ekin zion jaiari eta, txistulari, trikitiak eta erraldoien atzetik, doinu ezagunez bete zuten kalea; herriko gazteenek ez zuten bakarrik utzi eta alai lagundu zioten kaleen barrena!

Animo, gaztek! Hasi besterik ez dira egin!

14513994279_dc3a70dcce_c

2014-Usurbilgo Santaixabelak

Urte batzuk badaramatzagu Usurbilgo karnabaletara joanez; urtero, larunbatean Ordizik bazkalostean atera eta Usurbila joaten gara ea zer gai tokatu den aurtengoan asmatu nahian…

Aurten herriko festetara gonbidatu gaituzte lehengo aldiz eta bi egun paregabe pasa ditugu usurbildarrekin joan den astean…
Asteazkenean, euria goitik bera ari zuen bitartean, buruhandi eta erraldoi desfilea alaitu genuen. Erraldoiak zeramatzaten gaztetxoen agintepean jarri eta txintxo-txintxo egin genuen herriari buelta. Dantza bat ere eskaini ziguten erradoiak gainean zituztela!!!

Larunbatean, berriz, zorte gehiago izan genuen, euririk ez!!! Zikiro janean izanda zieren bertakoak eta gu iristerako giroa paregabea zen… Earki pasa genuen!

Bide batez, mila esker Aritz eta Bonikiri laguntzagatik…

2014-San Joan sua

Gure eguneratzeko asmoak ez dabiltza oso fin… Burrunbazale garenok burrunba bai, baina letra gutxi idazten dugu txokoan…

Gaurkoan ere ez da giro izan Ordizian. Euria mehatsu, urez betetako globoen beldurra… Burrunbazale ez da isildu!

Sasi guztien gainetik, 

laino guztien azpitik…

2014-Gure esku dago!

GURE ESKU DAGO!

by manex
Aspaldiko partez bloga rebereskurratzeko aitzakia aurkitu dugu eta bagoaz…
Atzo BURRUNBAZALEok erabakitze eskubidearen alde 150.000 bat pertsona inguru bildu zituen giza kate historikoko katebegi izan ginen.
Igande goiza bazen ere eta, Beasaingo festetako larunbat gauean batzuentzat luzatu baziren ere, guztiok goizean goiz elkartu ginen Ordizian, zegokigun kilometrora garaiz iristeko asmoz, bizkarrean trasteak hartuta. 150.000tik hamar izan ginen Ormaiztegin gure kate zati arroxa osatu genuenak, bat gainera lehen aldiz gurekin jotzen aritu zena… MILA ESKER TXAPAS!!!
Hamarrak alderako prest ginen eta segituan ekin genion ingurukoen hamaiketakoak alaitzeari. Jendeak segituan banatu zuen gurekin bere hamaiketakoa, gazta eta sagardoa nahi adina izan genuen inguruko kuadrila eta familien eskutik… ESKERRIK ASKO ZUEI ERE!!!
Egunak hala eskatzen zuelako, Mikel Urdangarin Castro eta Adrián Hernández Altelarreak egindako txarangarako moldaketa baliatuz, Eñaut Elorrietak, Kirmen Uribek eta Kepa Junkerak GURE ESKU DAGO ekimenari egindako kanta ere jo genuen.

Ormaiztegin goiza pasa ondoren Lazkaora bidea egin genuen eta bertan bazkalostean pieza batzuk jo genituen festan gelditutako jendea alaitzeko…

123 Kilometrotan, 10 burrunbazaleok metro batzuk besterik ez gara izan baina GURE ESKU ere baDAGO eta ahal dugun nehurrian bultzatuko dugu, dakiguna egiten eta ahal duguna eskainiz!

Hemen giza katea Goierrin zehar, baietz BURRUNBAZALE aurkitu…