Joan edukira

2011-Urteurrena… eta segi aurrera!

2011/03/01

… Y el tiempo pasa…

… nos vamos haciendo viejos…

Burrunbazaleren ibilera hasita zegoen aurrez, baina 2007an gauzatu zen elkartea eta, horren aitzakian, jaio zen blog hau. Urtero-urtero gogoratu dugu hemen egun hura, baina

Urtemugak egitekoan, katramila txiki bat izan dugu, klaro… Aurreko artikuluetan 2 urte eta 3 urte kontatzerakoan, bloga hasi zen egunaren urtemugak kontatu ditugu eta 2007an bloga jaio zenean, Burrunbazale dekunpleaños zegoen, jada!

Tira! Kontatzen ari gara, behintzat, eta hori ez da gutxi! Kontatzen eta kantatzen, klaro!

Gaurkoan, agur esateko ordua iritsi da… blog honentzako. Burrunbazalero gehiagok parte hartuko duen gunera aldatuko ditugu berriak eta hasierako taka-taka hau enelbauldelosrekuerdos sartuko dugu. Hementxe duzue blog berria eta gogoratu 2006an jaio ginela! Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik…

aupa Burrunbazale berriaaaaaaaaaaaaa!

Larga vida al rock&roll!

2011-San Sebastianetan ere egon ginen…

2011/02/11
laburpen hitzak:

Berandu egin zaigu gauza bat dela, bestea dela Burrunbazalek San Sebastianetan egindako komentatzeko baina, webgune berria estreinatuko duen komentarioa denez…

Aurtengoan ere Burrunbazalek Groseko Zurriola Ikastolaren tanborrada lagundu zuen. Iruñeako Celton txarangako lagunekin batera Burrunbazaaleak  Iruneren, zuzendarietako baten, ordezkapenaren testigu izan ziren Txofre plazan. Gainera aurten Zurriolakoek “Ataque de Herriko Semes” jo zuten lehen aldiz eta han izan ziren gure Burrunbazaleak laguntza lanetan txanpainak eta zerbezak aldendu ezin zuten hotzean. Lau ordu luze izan zituzten jo ta ke Gronx-eko kaleetan zehar eta bukaera aldera “asko-asko” gerturatu ziren donostiarrek entzun ahal izan zituzten nik dakidala Raimundo Sarriegirena ez den “El toro y la luna”ren konpas “paganoak”. Ke le vamos a hacer, txanpainak berotu ez baina… Datorren urtean beste zuzendaria ere aldatuko omen dute Zurriolakoek, baina han izango da berriro ere Burrunbazale!!!

Iturria: 2011-San Sebastianetan ere egon ginen…

  • Flickr Photos

    2010-Burrunb-festak

    2010-Burrunb-festak (1)

    2009-Burrunbazale-Korrika

    More Photos
  • Meta

  • Follow

    Get every new post delivered to your Inbox.